martes, 24 de febrero de 2009

Bela Tokian

Nekaldiaren Erretaula:

Euskal Herriko portuetatik artilez, burdinez, ardaoz… beteriko itsasontziak ateratzen ziren Ingalaterra eta Flandeserantz.
Bueltan.
*
*
*
*
*
*
*

*
*
*
*
*
*
*
Beste produktu batzuk ekartzen zituzten, besteak beste, artelanak.

Dirudienez, horrela iritsi zen Lekeitiora Nekaldiaren erretaula.


Osatzen duten Jesusen Nekaldiaren bost erliebeek ematen diote izen hori.

Aurpegi eta arropetan detaile asko dauzkaten pertsonaia guztiz adierazkorrez beteriko pasarteak dira.
1500 inguruko arte flamenkoaren berariazko ezaugarria.
*
*
*
*
Erretaulan ikus ditzakegun detaile bitxien
artean, pertsonaien txano, kasko eta kapeluak daude.
Behean dituzu batzuk. Jarri txanoa jabeei !!!










Hemen agertzen dan loturari !!!!

" KALBARIORAKO BIDEA "

******

Hilarriak

Elizak esparru sakratuak dira. Horregatik, hildakoak
hobiratzeko leku bezala ere erabili ziren.
Familia ospetsuek kapera partikularrak eraiki zituzten,
bertan hobiratzeko. Eta askok eta askok hilarri artistikoak
(hilobiak ixteko tapak) zituzten.
Santa Ana kaperan letoizko bi hilarri daude; Flandesen
egin zituzten 1400 inguruan.
Luxu handiz jantzitako bi bikote –bertan hobiratutako
hildakoak– irudikatzen dituzte. Inskripzio batzuetan
beraien izenak ikusten dira; irakur ditzakezu? Eta arku
txikiez, loreez, abereez eta ehizako irudiez apainduta
daude. Pertsonaien oinetan, txakurrak eta lehoiak daude.
Beren maskotak ote dira?, ba ote dute esanahiren bat?




Jakin ezazu.

Demagun Flandeseko artista bat zarela eta
Lekeitioko merkatari batek hilarri bat eskatzen
dizula bere senideentzat. Diseina ezazu, eta ez
ahaztu inskripzioa, apaingarriak eta abereak
jartzea!




Alabastroak





Alabastro ingelesak dira 1400 eta 1500 bitartean
kanpotik heldu ziren beste pieza batzuk.
Flandeseko hilarriekin gertatzen zen bezala,
Ingalaterrara joaten ziren euskal marinelek
artelanak ekartzen zituzten bertatik.
Lekeition hainbat alabastro gotiko
ingeles dago.
Lotu puntuak eta horietako baten zati
bat ikusiko duzu. Aurkitu duzu?


1 comentario:

  1. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar