martes, 24 de febrero de 2009

SARRERA

Historia:



Lekeitioko elizarik garrantzitsuena Amabirjinaren Jasokundeari eskainita dago.
Seguruenez, 1200 inguruan eraiki zuten. Duela 800 urtetik gora.
Baina harrezkero hainbat aldaketa izan ditu.
Gaur ikusten duguna, gutxi gora-behera, 1450 eta 1500 bitartean eraiki zen. Duela 500 urtetik gora.
Eta gotiko deitutako estilokoa da.
Hasieran eliza guztiz xumea zen, eliz buru poligonaletan amaitzen ziren hiru naberekin, kanpaientzako
dorrearekin.



Baina laster gehitu zitzaizkion diru gehien zutenek gero bertan hobira zitzaten eraikitzeko agintzen zituzten kaperak, korua, organo eta abeslarientzat, abadeek meza eman aurretik janzteko erabiltzen zuten eta objektu sakratuak gordetzen ziren sakristia, elizpea



Eta 1883. urtean lekeitiar aberats batek,
Pascual Abaroak, obra garrantzitsu batzuk ordaindu zituen: erdiko eliz buruaren atzetik igarotzen den korridorea, hau da, girola eraiki zen, elizpea aldatu eta sakristia lekualdatu zen.

Eta neogotiko, hau da, “gotiko berria” deitutako
estiloan egin zen; estilo gotikoaren antz handia du
eta, horregatik bat datorkio.



Markatuko zenuke plano honetan nabeei (1),
dorreari (2), kaperari (3), koruari (4),
sakristiari (5), elizpeari (6) eta girolari (7)
dagokion lekua?




No hay comentarios:

Publicar un comentario